Zer da ATG?

ATG (Aficionados al Tenis de Gipuzkoa-Gipuzkoako Tenis  Zaletuak) Gipuzkoako afizionatuen txapelketak bat egiteko asmoa duen elkartea da.

Txapelketa horietan oinarritutako zirkuitu esklusibo bat Gipuzkoan.


Zein txapelketa motak aurkitzen ditugu ATGan?

ATG inongo partaidetza diskriminaziopean EZ dauden afizionatuen txapelketen topalekua da (bazkide izatea, federazioaren lizentzia edukitzea, eskualde jakin batekoa izatea...).


Zergatik ATG?

ATG gure herrialdean dagoen behar ezkutu batetik sortu da. Zaletu askok ez bait dute ezagutzen beraien klubetik kanpo txapelketak daudela. Gipuzkoa herrialde zabalegia ez izanik, edozein zaletuarentzat txapelketa guzti horietan sartzeko aukera oso nabarmena da.


Zer da ATG Rankinga?

ATG Sailkapena txapelketak jokalarien joko mailari buruzko informazioa eduki dezaten sortua da, era horretan koadroak antolatzea errazagoa izan dadin, jokalarien arteko desorekak saihesteko.

Era berean, parte hartzaileek jokatuko partidu guztietan puntuak gehitu ditzaten baliogarria da, nolabait guztiak suertatu daitezen saridun eta ez bakarrik txapelketetako txapeldunak, orain arte gertatu izan den bezala.


Onurak?

Zaletuentzako onura nabarmena da. Web orri bakar batean, Gipuzkoan jokatu nahi/ahal dituzten txapelketa guztietan parte hartzeko behar duten informazio guztia lortu dezakete. Modu horretan ia urte osoan zehar tenisarekin gozatzeko aukera dago, arerio desberdinekin jokatuaz, pista desberdinetan...

Txapelketentzat onura ere nabarmena da: aditzera eman eta parte hartzaileen kopurua haunditzea.























Etorkizuna?

Etorkizuna betu da zalantzagarria, eta horregatik da erakargarria eta aukeraz betea.

Gipuzkoako txapelketak elkartzearekin etorkizunean lortu daitezken onurak honako hauek izan daitezke...txapelketak jokatzeko behar diren piloten erosketa merketzea; parte hartzaileei opariak eskeintzeko edota txapelketen antolaketan dirulaguntza emateko esponsorrak lortzea; publizitatea eta prentsan ATG zirkuitua azaldu dadila, beste hainbat modalitatetan gertatzen den moduan...


Ezagutzen dudan txapelketa bat ATGan ez da agertzen.

Lehen aipatutako moduan diskriminatzen ez duen edozein txapelketak du lekua bertan, interesaturik egonez gero. Gurekin kontaktuan jarri behar dira soilik atgipuzkoa@gmail.com helbidean bertan sartuak izateko.


Web orririk gabeko txapelketa.

Eskatzen duten txapelketei laguntza emateko konpromisoa hartzen du ATGk, bere ahalmenaren egonez gero. Txapelketa batek web orririk ez badauka, koadroa sortu dezakegu eta internetera igo, honela parte hartzaileek emaitzak eskuragarri izan ditzaten momentu oso, txapelketaren garapena bizirik mantenduaz.


Iradokizunak

ATGan proiektu hau garatzen, haunditzen eta hobetzen laguntzen diguen edozein iradokizun, ekarpen edo ideia eskertzen dugu. atgipuzkoa@gmail.com helbidera idatzi.

KONTAKTUA: ATGipuzkoa@gmail.commailto:atgipuzkoa@gmail.com?subject=ATGshapeimage_4_link_0

Hasiera     Aurkezpena     Txapelketak       Sailkapena     Jokalariak     News    Foroa   Kolaboratzaileak     Merkatua       Linkak